KOGNIZIO ERRESERBA SORTZEN

garun entrenamendua

Kognizioaren galera dakarren gaitz bat izan arte itxaroten badugu zerbait egiteko, gehiegi itxarotea da.

Álvaro Pascual - LeoneNeurologia Katedraduna Harvard Medical School

2020AN ZIENTIFIKOKI AZTERTU ZEN “do re niMETODOA

Adineko pertsonen garuna estimulatzeko metodoa zientifikoki aztertu zuten OSAKIDETZAko profesionalek. Ikerketa zientifikoa Gipuzkoako Aldundiak eskatuta egin zen, Kutxa Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru- laguntzarekin.

Ikerketaren helburua “do re nimetodoaren eraginkortasuna zientifikoki neurtzea izan zen, zahartze aktibo eta osasungarria lantzeko balio ote zuen jakiteko.

Ikerketaren ONDORIOAK hauek izan ziren:

“do re ni”ren estimulazioa onuragarria da:

1.- Kognizioaren osasunean eta osasun mentalean prebentzio-lanak egin nahi dituztenentzat.
2.- Bereziki, aldez aurretik kognizioaren eta buru-osasunaren egoeran narriadura-maila dutenentzat.

 

ZER DA EGITEN DUGUNA ETA NORENTZAT?

“do re ni” metodoan oinarriturik, musikaren bidez garunaren estimulazioa eragitea eta kognizio-erreserba (*2) indartzea da gure egitekoa.

Metodo honekin lantzen dugun egitarau berezia adinez helduentzat diseinatua izan da, adin batetik aurrera ezinbestean gertatzen den kognizioaren hondatzea geldiaraztea edo atzeratzea du xede.

Izan ere, garunaren zaintzan musikaren eragin onuragarria agerian geratu baita mundu mailan hainbat zientzia ikerketatan.

UDALETXE ETA ELKARTEENTZAKO PROPOSAMENA

Zer: Herrian adineko pertsonentzat (gutxi gora behera 60tik gorakoentzat) “do re ni” metodoan oinarritutako tailerrak eskaintzea.

Helburua: Garuna estimulatzera bideratutako saioak izango dira. Kognizioaren gimnastika bat.

Iraupena: Urte edo ikasturte osoan zehar, astean behin, saio bakoitzak 2 orduko iraupena izango du.

Saio bakoitzeko taldeak: Gehienez 30 lagunez osatutako talde bat. Gehiago ere izan daitezke.

Non: Herriko lokal egoki batean.

KOGNIZIOAREN ESTIMULAZIOA – BAKARKAKO PROPOSAMEN PERTSONALIZATUAK

Benetako premia baldin baduzu garuna estimulatzeko, “do re ni” elkarteak zuretzat diseinaturiko saioak eskaintzen ditu. Taldean egiten ditugun saioak oso onuragarriak dira, baina litekeena da gehixeago behar izatea.

ZER DA KOGNIZIO ERRESERBA?

Gure garunak duen gaitasun bat da: hain zuzen, zahartzaroak eta neuronen gainbehera dakarten gaitzek eragiten
dituzten kalteei aurre egiten diena. Ezagutzak eta bizipenek bizkortu egiten dute garunaren jarduna bizitzan zehar, eta horien metaketaren bidez trebatzen den gaitasuna da kognizio-erreserba.

Ikerketek diote garunaren zaintza egokia ezinbestekoa dela kalteari aurre egiteko eta, hortaz, kognizioaren hondamendiaren aurrean babesteko.

KOGNIZIOAREN ZAINTZA ETA MUSIKA

Musikaren eta garunaren arteko harremana inoiz uste izan dugun baino handiagoa da. IRMF (Erresonantzia Magnetikoa) bezalako teknikak sortu zirenetik zientzialariek badakite garunak hiru egoera dituela non besteetan baino lan gehiago egiten duen. Horietako bat musika da. Horregatik bilakatu da musika kognizioa zaintzeko tresna onenetako bat.

“Retrasar el Deterioro Cognitivo”
José Félix Martí Massó – Neurologian Katedraduna UPV/EHU

“La música nos conecta con otras personas”
Javier Yangüas Lezaun – “la Caixa” Fundazioko Helduen programaren zuzendaria

“La música es una de las pocas actividades que requiere la puesta en marcha de todas las funciones cognitivas humanas”.
Miriam Albusac Jorge – Neurozientzilaria – Musikaren neurozientzian aditua. Granadako Unibertsitatea.

El método “do re niofrece instrumental y medicinas sin efectos secundarios”
José Manuél López Bragado – Osakidetzako Osasun Mentaleko arduraduna Ezkerraldean