Proiektuaren helburua hileroko tailerrak egitea da pertsona helduengan erreserba kognitiboa sortzeko. Zure osasun kognitiboa zaindu nahi baduzu edo zure garuna aktibo eta osasuntsu mantentzeko prebentzio-neurriak hartu nahi badituzu, lagundu ahal dizugu.
Deitu zure herrian hileroko tailerrak antolatzeko, eta “do re ni” metodoa ezarriko dugu zure kognizio erreserba sortu eta indartzeko. Tailer hauek diseinatuta daude zure egunerokotasunean tresna praktikoak edukitzeko eta zure tarte libreetan kognizio lana egiteko.
Gure hitzaldi bereziaren bidez musikak garunean nolako eragina duen azaltzen dugu. Ezagutu musikak kognizio erreserban nola eragiten duen eta garun-plastikotasuna nola erabiltzen duen.
Saioan gai horiek aztertuko ditugu, ikerketa zientifiko sendoek babestutako datuekin. Baita ere, musika ariketa batzuk ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek musikaren eta garunaren arteko lotura sakona hobeto ulertzeko.
Gure hitzaldietatik haratago joan nahi izanez gero eta esperientzia paregabe batean parte hartu nahi baduzu, gure kontzertu kognitibo-interaktibo berritzailea aukera ona da. Ekitaldi hau garunaren estimulazio musikalaren onurak sakonki aztertzeko diseinatuta dago, esperientzia musikal askoz beteagoa eskainiz.
Kontzertu honen bidez, musikaren eta adimenaren arteko lotura indartsua bertatik bertara bizi ahal izango duzu, behaketa hutsetik haratago doan esperientzia aberasgarri batez gozatuz.
Esperientzia are aberasgarriago baten bila bazabiltza, gurekin egun oso bat igarotzeko aukera eskaintzen dizugu, kognitiboki osasungarria eta aberastasun ludikoz betea den bizimodu batean murgilduz.
Jardunaldi honetan zure adimena suspertuko da, eta zure ongizate kognitiboa elikatu, oso modu dibertigarrian. Bat egin gurekin egun eder bat bizitzeko, esperientzia paregabe eta atsegin batez gozatzen duzun bitartean.