ARLO AKADEMIKOAK INDARTUZ

Arteak eta Zientziak eskutik helduta joan behar dute. Arteak beste ikasgaiak bezain garrantzitsua izan behar du, edo garrantzitsuagoa.

Dr. Luis FornazzariNeurologia departamendua Torontoko Unibertsitatea

Ikerketa zientifikoak baieztatu du musika ikastea errendimendu akademiko hobearekin lotuta dagoela. Ikerketa zientifiko ugarik babesten dute lotura hori. Matematikan, zientzietan eta hizkuntzetan, kalifikazio hobeak lortzen dituzte musika lantzen duten ikasleek.

“do re ni” elkarteak Txantxangorri-Kabia sortu du, arlo akademikoak indartzeko proiektua, “do re ni” metodoaren bidez.

“Txantxangorri-Kabia” hezkuntza-proiektu bat da. Egunero 10 minutuz ikasgelan abestuz, arlo akademikoak indartzeko helburua du. Horrelako metodologiek ikerketa zientifiko modernoen babesa dute; atsegina izateaz gain emaitza akademiko bikainak lortzeko inbertsio zoragarria da.

 

Metodoa ikastetxeetan ezartzen ari gara, eta modu zientifikoan aztertuko dugu, Granadako Unibertsitateko neurozientzialarien laguntzarekin.

Zure ikastetxeak ikerketa zientifikoan edo metodoaren ezarpenean parte har dezan nahi baduzu(e), jar zaitez gurekin harremanetan.

Prozesu hau guztiz doakoa da, eta aukera baliotsua hezkuntzan aurrera egiten laguntzeko eta eskola-komunitateari mesede egiteko.

ZERTAN DATZA? Klasean egunero 10 minutuz kantatzea.

NOLA? Elkarteak bidaliko du kantatzeko materiala.

NORENTZAT? Haur- eta Lehen-Hezkuntzako ikasleentzat (3-12 urte)

IRAKASLEAREN MUSIKA EZAGUTZA Irakasleak ez du musikaren ezagutzarik izan behar.

IRAKASLEARENTZAKO LANA Ez du aparteko prestaketa-lanik behar.